Para ello, hemos estado escribiendo las preguntas de la entrevista:
- Aniztasunari erantzuteko ze pertsonal dago?
- Autismoaz gain, adimen gaitasun desberdin ugari izan al dira eskolan? Nola egin diozue aurre egoera horri?
- Ze onura eta ze desabantaila ditu adin desberdinetako ikasleak gela berean izateak?
- Lortu ahal izan duzun esperientzian oinarrituta, nabaritzen al da urritasunak dituzten pertsonak hobeto egokitzen direla eskolara gelan bertan hainbesteko aniztasuna dagoela kontuan hartuta? Adin bereko ikasleak soilik baleude zailagoa izango litzatekeela uste al duzu?
- Urritasunaz gain, edozein aniztasun mota hobeto onartzen al da gelan?
- Beste eskoletan ikusi ahal izan duzuenaren arabera, aniztasunari ematen zaion erantzuna behar bezain ona al da Eskola Txiki batean, ala beste zenbait eskoletan baliabide gehiago dituzte?
- Irakasleen artean aniztasun handiagoa egotea mesedegarria izango al litzateke eskolarentzat? Ala ez du eraginik?
- Ondo ikusiko al zenukete nahasteren bat duen irakasleren bat izatea eskolan?
- Jatorriz Berrobikoak ez direnek, zergatik aukeratzen dute eskola hau? Eta Berrobikoek zergatik?
- Generoak oso markatuta al daude gela barruan eta patioan? Zerbait egiten duzue horren aurrean?
- Adimen urritasuna edo goi mailako adimena duen ikasleren bat egokitutakoan nola erantzuten diozue? Gelan oztopo bat dela iruditzen al zaizue?
- Errepikatu behar izan duten ikasleen kasuan, adin desberdinetako ikasleak gelan izateak mesede egiten dio ikasleari hobeto egokitzeko garaian? Beste zenbait eskoletan baino hobeto erantzuten zaiola iruditzen al zaizue?
- Aniztasunaren inguruan formakuntzarik jaso al duzue? Nolakoa izan da?
- Aniztasunarekin lotutako beste zerbait egitea gustatuko litzaizueke, baina baliabide aldetik egin izan ez duzuena?
- Autismoarena ikusi zenutenean zer pentsatu zenuten?
- Gustatuko litzaizueke gurasoei ere aniztasunari buruzko gauzak erakustea?
No hay comentarios:
Publicar un comentario